XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sindikatoek ere badaukate aztikeriazko itza: planifikazioa.

Merkatu Komunaren Batzordeak uste du eztala aski nazio bakoitzaren ekonomia banaka planifikatzea.

Bear dela Europaren ekonomia osoan aztertu.

Eta etengabeko garaldian aurrera egin dezan, programa zeatzetan ezarri asmo ta xedeak, bide eta eskuarteko medioak.

Sindikatuek uste dute ekonomiaren erabaki nagusietan obekiago parte artuko dutela baldin ekonomia billakatzen bada politikaren mirabe eta serbitzari.

Bañan Europako politika indarretan nola sentiaraziko dute euren pisua, almena, indarra eta boterea, Sindikatuek nazioetako langilleen ziñezko elkargoa bein betiko jasotzen ez duten bitartean?.

Gaurregungo kapitalismua ez da duela berrogeitamar urtekoa.

Sasimarxista batzuk turuta soiñuz aspaldi iragarri zuten Mendebalaldeko xistimaren ondamendia.

Sozializazioa, ordea, ez da, oraiño beintzat, kapitalismua ustelarazteko izan.

Alderantziz, jokabideak moldaberritzen, gizadiaren kondizio berrien arabera, uste etzan moduz dakiela frogatu du, deskolonizazioan eta eremu zabal eta merkatu ugari billa dabillen libreganbismo onetan.

Bañan, kontuz, kapitalismua konbertitu danik, ez diogu.

Or dagola iñoiz bezain kementsu, agian areago.

Aldakuntza sakonen gogobizia ukan genezake.

Nahikunde utsak jarraitzea etzaigu, ordea, zillegi tranpazulo batera bereala amildu nai ez bagera.